Forza Italiari jarritako betoari eutsi dio M5Sk

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
ERROMA. Sergio Mattarella Italiako presidenteak bilerak egin zituen atzo parlamentuko alderdiekin, gobernua osatzeko aukerarik ba ote dagoen aztertzeko. Joan den astean egin zuen lehenengo bilera sorta, eta, hark bezala, atzoko ahaleginak ere huts egin zuen. Martxoaren 4ko hauteskundeetan bigarren gelditu zen indarrak, M5S 5 Izar Mugimenduak, berretsi egin zuen Silvio Berlusconi lehen ministro ohiaren Forza Italiarekin koalizioa ez osatzeko erabakia.

Forza Italia lehenengo indarra izan zen Lega eskuin muturrekoarekin koalizioan joanda. M5Sk, ordea, ez dio atea itxi Legari. Luigi Di Maio M5Sko hautagaiak atzo jakinarazi zuen Giacinto Della Cananea zuzenbide administratiboko irakasleari eskatu diotela aztertzeko ea M5Sren programa bateragarria den Legarenarekin eta PD Alderdi Demokratikoarenarekin —hirugarren indarra izan zen PD—. Hilaren 30era arteko epea eman diote azterketa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.