3,67

2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
TUNELETAKO HORMIGOIA

Dirutan, tuneletako hormigoiarena da salatutako iruzurrik handiena. Azterketa hori ez du egin Ingeotyc enpresak, Euskontrol taldeak baizik. Zehazki, ikertu dute tunelaren buelta osoan eraztun eran zenbat hormigoi dagoen. Aldea nabarmena da: likidazioaren arabera, 1,95 metroko lodiera zuen hormigoi geruzak; ingeniariek esan dute 0,81 dituela.

Non dago diferentzia? Eraikitzaileek adierazi zuten 21.702 metro kubo hormigoi erabili zituztela tunelen bueltako eraztunak egiteko, baina likidazioan gehiago ordaindu zieten: 38.940 metro kubo erabili izan balituzte adina. Ikerketaren arabera, gutxiago dago: 14.388 metro kubo. Diru gehieneko kasua hori da: 3.670.670 euro oker ordaindu zituzten ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.