ZUZENDARIARI

Mototsa askatu

Berango.
2015eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Lehengoan, telebistako programa eskas batean (Telecinco) ikusi zintudan; non bestela! Eta zatar, eta zahar nekusan. Ez zara lehengoa; denbora laburrean aldatu egin zara, eta nola gainera!

Beti ikusi izan zaitugu mototsa bilduta, itxuroso, baina joan den egunean Ana Rosa Quintanaren saioan, zure etxean, ile tximak airean, zelako itxura! Sasoi bateko estiloak hobeto eman ohi zizun, ene ustez. Gogoan duzu kastak, etxe kaleratzeak... ahoan zenituela, zer nolako indarra zenuen? Orduan, (berritasunak ere izango zuen zer ikusi) jende askok miretsi ohi zintuen, baina tankera aldaketarenak ez dizu lagundu.

Rubiko mitinean Andaluzia eta Extremadurako etorkinei botoa ematean kosk egiteko eskatzea gogorra da, ezta? Zuk bezalako politikari batek ezin du horrelakorik esan, nahiz eta gero damu izan. Beldurraren hizkera hori Euskal Herrian sarri askotan entzun izan dugu kastakoek esandakoa, baina zuk! Nire lagun batek beti esan ohi zuen, sistema ustel, txepel honek bestelako itxura emateko zer edo zer asmatu beharko zuela, eta (sasi)trantsizioan bezala PSOE benetako ezkerra (PC, anarkistak) Espainian alboratzeko asmatu zuten bezala, oraingoan ere, txotxongilo baten beharra izango zutela.

Zuk badakizu, nahiz eta ezpain zapi baten antzera erabili, oraingoan, zuen botoek neurri handi batean Kataluniakorena erabakiko dutela, eta horregatik behar zaituztela. Irudikatzen duzu zeure burua, urte batzuk barru, kasta kideen ondoan argazkietan mototsik gabe, trajea, eta gorbata, pintxo-pintxo jantzita politika egiten? Bada, nik bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.