650.000

2018ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
BANGLADESHEK ETXERATUKO DITUEN ROHINGYAK

Bangladeshko eta Myanmarko gobernuek akordio bat egin zuten atzo, rohingya etniako errefuxiatuak etxeratzeko. Gerratik eta jazarpenetik ihesi, ehunka mila rohingyak Myanmartik Bangladeshera jo zuten iaz, eta, akordioaren arabera, bi urteko epean etxeratuko dituzte. Myanmarko Gobernuak esan du 30.000 errefuxiatu hartzeko «aldi baterako kanpamendu bat» sortu duela. UNHCR NBEren errefuxiatuen agentziak gobernuei esan die ezin dutela inor «gogoz kontra» bueltarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.