Obamacare kentzeko azken aukera galdu du Senatuak

Hiru errepublikanoren botoengatik ez du lortu lege proposamena onartzea Senatuak, McCain tarteko

2017ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
WASHINGTON.AEBetako Senatua Obamacare esaten zaion osasun erreforma kentzearen aurka agertu zen atzo. Donald Trump presidenteak proposatutako «lege ahula» bozkatu zuten Kapitolioan, Obamacareren alternatiba izango zena. Gehiengoak, ordea, Trumpek lehenengo garaipena izatea galarazi zuen. Aurkako botoak51 izan ziren, eta aldekoak, berriz, 49. Aintzat hartuta Alderdi Errepublikanoak senatuaren gehiengoa duela (52 eserleku), kontuak ez dira ateratzen. Presidentearen amorrurako, bere alderdiko hiruk kontrako botoa eman zuten: Susan Collinsek, Lisa Murkowskik eta John McCainek. Porrotaren ostean, presidenteak, Twitterren, estatubatuarrei «iruzur egitea» leporatu zien aurka bozkatu zuten hiru errepublikanoei.

John McCain Barack Obamarekin lehiatu zen 2008ko presidentetzarako hauteskundeetan. Gaur egun, buruko minbizia daukala, senatari da oraindik ere. Aste honetan ebakuntza bat egin diote, baina Senatura joan da lege proposamenaren aurkako botoa ematera. Kapitolioan sartzerakoan, kazetariei esan zien: «Adi show-ari».

Zapi urte luzez saiatu dira errepublikanoak Obamaren osasun erreforma kentzen, eta esan daiteke hori zela Trumpen presidentetzarako kanpainako promesa nagusietako bat. Ez dago Obamacare indargabetzeko beste egitasmorik etorkizun laburrean, «lege ahula» baitzen alternatiba bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.