'La Doleur'

Zuzendaria: Emmanuel Finkiel. Aktoreak: Mélanie Thierry, Benoît Magimel, Benjamin Biolay, Shulamit Adar. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Iraupena: 127 minutu. Generoa: Drama.
Marguerite Durasek idatzi zuen izen bereko liburuan (1985) oinarrituta dago filma. Idazleak Bigarren Mundu Gerran izan zituen esperientziak jasotzen ditu istorioak, naziek okupatutako Parisen bizi izandakoak, zehazki. Senarrarekin batera, erresistentzian aritu zen Duras. Minaren inguruko gogoeta da lanaren ardatza.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.