Danel Elezkanok eta Erik Jakak lehen finalerdia jokatuko dute gaur Bilbon

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
PILOTA. Danel Elezkano eta Erik Jaka izango dira gaur aurrez aurre Bilbon, Miribillako pilotalekuan, Banakako Txapelketako lehen finalerdian (17:45, ETB1). Elezkano II.a hirugarrenez jarraian ariko da finalaurrekoan; Jakak, ordea, lehen aldiz jokatuko du finalaren atarikoa. Hain zuzen, eskarmentuak eta final-laurdenetan Asier Agirreri 22-7 irabazi izanak faborito bilakatu du bizkaitarra. Baina ezin du konfiatu, Jakak behetik gora egin baitu: sufritu egin zuen Joanes Bakaikoa kanporatzeko, baina nagusitasunez irabazi zion Mikel Urrutikoetxeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.