Puigdemont, presidente kargua telematikoki hartzeko prest

Kataluniako alderdi unionistek «legez kanpokotzat» jo dute Puigdemont telematikoki hautatzeko aukera

2018ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Carles Puigdemontek Kataluniako presidentea telematikoki hautatzeko aukera proposatu du. Junts Per Catalunya alderdiaren nahia Puigdemont presidente izendatzea da, hura Bruselan dela. Ondoren, Kataluniara itzuliko litzateke. Kataluniako presidentea era horretan izendatzearen aurka agertu dira, berriz, Ciudadanos, PSC eta PP. Alderdi unionistek adierazi dute «legearen aurkakoa» dela eta auzitara joko dutela halakorik egingo balitz.

Ciudadanoseko buru Albert Riverak «barregarritzat» jo du presidentea telematikoki hautatzearen aukera mahai gainean jarri izana. Riverak azaldu du Puigdemonti delitu «oso larriak» egozten dizkiotela eta itzuliz gero atxilotua izan behar dela.

PSCko buru Miquel Iceta ere aurka agertu da. Icetaren ustez, beharrezkoa da kargua hartzeko egunean presidentea parlamentuan egotea, baita legealdian ere, gobernuari egiten zaizkion kontrol saioetan.

PPko koordinatzaile nagusi Fernando Martinez Mailloren esanetan, presidentea telematikoki izendatzea parlamentuko legediak galarazten du, eta «zentzugabea» da.

Bestalde, ERCko kide Gabriel Rufianek berretsi du Puigdemontek presidente izan ezingo balu Oriol Junqueras ERCko burua izan beharko litzatekeela independentisten hautagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.