Bi emakume hilik topatu dituzte Bilboko etxe batean

Suhiltzaileek ustekabean aurkitu dituzte gorpuak; Deustuko etxebizitza bat miatzera joanak ziren

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Bi emakumeren gorpuak topatu zituzten astelehenean Bilboko Deustu auzoko etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, herenegun goizean topatu zituzten bi emakumeak,11:00etan, baina atzo arte ez zuten eman horien berri.

Suhiltzaileek auzokideen abisu bat jaso zuten, etxebizitza horretako atearen azpitik ura ateratzen ari zela eta. Barrura sartu zirenean, bi gorpuak aurkitu zituzten, eta Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman; han aztertzen ari dira zer gertatu zitzaien, eta krimen baten zantzurik ote dagoen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ama-alabak dira hildakoak, eta, lehen arrastoen arabera, ez dute indarkeria zantzurik. Zenbait komunikabidek bi emakumeen adina ere zehaztu zuten: 66 eta 48 urte zituzten.

Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzuan egingo dizkiete autopsiak bi gorpuei, eta han argituko dute zer dela eta hildiren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.