Koronabirusa

Konfinamendurako simulakroak egiteko aukera eskoletan

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du balizko konfinamendu baterako simulakro batzuk egiteko aukera dagoela azaroan. Halere, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan ziurtatu du aurrez aurreko jardueraren alde egiten dutela: «Jarduera presentziala bermatzea lehenetsiko dugu, baina ezin bada, egoera desberdinetarako prestatzen ari gara, ikastetxez ikastetxe familia bakoitzaren egoera aztertuz, ordenagailurik ba ote duten edo zein arazo izan ditzaketen».

Eskoletako jantokietarako hilaren 21erako, 27rako eta 29rako deituta dagoen grebari dagokionez, Bildarratzek esan du gatazka langileen eta enpresen artean konpondu behar dutela.

Gaur egun, Hego Euskal Herrian, 136 ikastetxetako 210 ikasgela daude itxita ikasleen edo irakasleen positiboengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.