EHNE Europako esne etxalde handienaren aurka azaldu da

Nafarroako kooperatiba batek 20.000 behiko baserri bat jarri nahi du Sorian, urtean 180 milioi litro esne ekoizteko

Esnetarako behiak Moskuko industria etxalde batean, atzo. SERGEI ILNITSKI / EFE.
2017ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Nafarroako esne etxalde handienaren jabeak, Valle de Odieta kooperatibak, Europako etxalde handiena sortu nahi du Noviercas herrian (Soria, Espainia). Esnetarako 20.000 behi jarri nahi ditu, urtean 180 milioi litro esne ekoitziko ahal izateko. Proiektu horrek aurrera egingo balu Hego Euskal Herriko ekoizle guztiak—528 etxalde— arriskuan leudekeela salatu zuen atzo EHNE sindikatuak. Azken datuen arabera, 2014an 462 milioi litro esne ekoitzi zituzten Euskal Herri osoko abeltzainek—Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako datuak 2012koak dira—.

EHNEk gaineratu duenez, etxalde erraldoiak kalte handia egingo lioke ingurumenari. Egunean 6,35 milioi litro ur kontsumituko lituzke —Soria hiriak baino gehiago—, eta urtean 368.000 tona zabor sortuko, 4,4 milioi biztanleko eremu batek adina. «Horrelako munstro handi batek bizia hartzen badu eragin ditzakeen kalte handiak azaltzeko» bilera sorta bat hasi nahi du Euskal Herriko erakundeekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.