Bera Berak finalerako urratsa egin nahi du Elxen

Esther Arrojeria. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak gaur ekingo die Espainiako Ohorezko Mailako finalerdiei. Elxen (Herrialde Katalanak) jokatuko du joanekoa, etxeko taldearen aurka (18:30, Teledeporte). Imanol Alvarezek entrenatutako taldeak lehen urratsa egin nahi du finalera iristeko bidean.

Bi taldeek hirutan jokatu dute elkarren aurka sasoi honetan: ligan, Bera Berak 32-17 irabazi zuen Donostian; Elxen, berriz, 24na berdindu zuten. Duela bi aste ere jokatu zuten elkarren aurka, Espainiako Kopako final-laurdenetan, eta nagusitasunez irabazi zuen Donostiako taldeak: 36-24. Argi dago: Elx etxean da arriskutsuen.

Oso bestelako helburua dute Beti Onak-ek eta Zuazok: mailari eusteko lehian ari dira. Gaur, ligaxkako hirugarren partida jokatuko dute, biek etxetik kanpo: nafarrek Granollersen pistan (17:00), eta bizkaitarrek Sportingenean (20:30). Sailkapenean, Beti Onak-ek eta Granollersek 11 puntu dituzte, eta Sportingek eta Zuazok bost. Beraz, lehen partidaren irabazleak urrats handia egingo du mailari eusteko; bigarrenaren galtzailea, ordea, ia aukerarik gabe geratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.