Sortzailea: R.L. Stine. Aktoreak: Gabriel Bateman, Riki Lindhome, Izabela Vidovic, Rachel Marsh, Christine Ko. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: Disney Plus. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: fantasia, komedia.
Telesail honek 35 urtez haurrentzako beldurrezko literatura idatzi duen R. L. Stine idazte estatubatuarraren obra du inspirazio iturri. Zortzi ataleko lana da, bakoitzak amaiera propioa du, eta institutu giroan jorratu dute antologiazko formatua duen proiektu hau. Sorgin, mamu, alien eta unibertso alternatiboak topatuko dituzte abentura kutsua duten kontakizun hauetan gazte protagonistek.
'Just Beyond'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu