'Caid'
Sortzaileak: Ange Basterga, Nicolas Lopez. Aktoreak: Abdraman Diakite, Mohamed Boudouh. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Drama.
Tentsioak gora egingo du; izan ere, bi zinemagile, rap kantari baten bideoklip bat grabatzeko, talde kriminalek kontrolaturiko gune batean infiltratuko dira. Hamar ataleko telesaila da, Frantziakoa, dokumental estilora egina. Akzioa da nagusi istorio osoan, eta entretenimendu ikusgarria nahi dutenek gozatuko dute batez ere.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.