Deustuko Gazte Lokala babestutako eraikin izendatzeko eskatu diote udalari

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformak 2.000 sinadura baino gehiago bildu ditu Gazte Lokala Bilboko hirigintza plan orokorreko eraikinen katalogora gehitzeko eskatzeko. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten sinadura guztiak, Bilboko Udaletxean. Plataformak ezinbestekotzat jo du eraikina babestutako eraikinen katalogora gehitzea, Gazte Lokalaren «balio historikoa» eta «erabilera kolektiboa» babesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.