'A Very British Scandal'

BBCk fikziora eraman du Argylleko dukeen eskandalua. HBO MAX.
2022ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Sortzaileak: Anne Sewitsky, Sarah Phelps. Aktoreak: Claire Foy, Paul Bettany, Julia Davis. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2021. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Drama.

BBCk 2018an abiatu zuen Erresuma Batuko eskandaluei buruzko fikziozko saga berri hau. Lehenik, Thorpe afera jorratu zuen, eta, orain, Argylleko dukeen dibortzioa landu du. The Crown telesailean ezagun egin zen Claire Foy da aktore protagonista telesail labur honetan. 1960ko hamarkadan, Erresuma Batuko tabloide guztiak bete zituen polemika judizial, mediatiko eta sentimental honek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.