'Class'

2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sortzailea: Ashim Ahluwalia. Aktoreak: Gurfateh Pirzada, Piyush Khati, Anjali Sivaraman, Madhyama Segal, Cyaawal Singh. Herrialdea: India. Urtea: 2023. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: drama, thrillerra.

Indiako ekoiztetxe batek Élite telesail espainiar arrakastatsuaren remake bat osatu du. New Delhiko bazterreko auzo bateko hiru nerabe dira istorioko protagonistak. Beka bati esker, ikasketak abiatuko dituzte bertako unibertsitate esklusibo batean, eta lagun giroko zurrumurruek eta sekretu ilunek hilketa bat gertaraziko dute. Jatorrizko lana bezala, Netflixen dago ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.