'En therapie'

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Sortzaileak: Eric Toledano, Olivier Nakache. Aktoreak: Carole Bouquet, Melanie Thierry, Reda Kateb, Anais Demoustier, Charlotte Gainsbourg. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2022. Non ikusi: AMC Plus, Disney Plus. Atal bakoitzaren iraupena: 30 minutu. Generoa: drama.

Frantziako bikote komediagile laudatuak telebistarako egindako lehen lana bigarren denboraldira heldu da. Estreinako atalek 2015eko Parisko atentatuak izan zituzten ardatz, eta berriek, COVID-19aren pandemia. Abokatuak, psikologoak eta ezkutuko delituak dira protagonista istorio eraberritu honetan. Aurpegi berrien artean, Charlotte Gainsbourg aktorea da nobedarerik esanguratsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.