ZUZENDARIARI

Hasi etxetik aldaketa

Zarautz.
2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
BERRIAn agertu zen Jaurlaritzaren klima-aldaketaren inguruko adierazpen instituzionala. Adierazpen horretako zati batzuk dira: Klima-aldaketa errealitate ukaezina da. Neurriak hartzeko garaia da. Klimaren auzia gure herriaren helburu nagusi gisa hartu nahi du Jaurlaritzak. Tokiko erakundeen bidez ekin behar zaio, bereziki herritarrengandik hurbilen dauden instituzioen bidez (Udala esan nahi zuen?).

Euskal Herrian itsasertzean dauden herriek, Zarautzek adibidez, itsasoaren mailaren igoerari begiratu beharko liokete. Errealitatea da, ordea, ez dela hala.

Zarauzko herria akuifero gainean eraikita dago eta zatirik handiena eremu uholdegarrian. Zarauzko udalak uko egin zion aurreko legealdian ZHAPOa (Zarauzko Hirigintzako Plan Orokorra) aldatzeari—2018an jada berrikustea tokatzen zena—, aldatzen hasizgero, besteak beste, klima-aldaketaren eta uholdegarritasun irizpide berriak sartu beharko zirelako.

Baina horregatik ez dio utzi, ZHAPO zaharra erabilita, plan partzialak egiteari, urbanizazioak han eta hemen martxan jarriz. Adibide garbia da Zarauzko sarreran, Iñurritza errekaren ondoan, Eguzki-Izar izeneko eremuan egin nahi diren etxeak eta hotela, justu-justu, itsas maila igoeraren ondorioz, Iñurritza errekaren ibilbidetik itsasoko ur gaziaren sartu-irteera nagusia izango den eremuan.

BERRIAk dio: [Jaurlaritzak] klimaren egoera «larrialdi» gisara izendatzea «keinu sinbolikoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.