Emakume Master Cupeko finalak zehaztuta geratu dira

Arrillagak eta Larrartek jokatuko dute pilota mistoko lehen finala, eta Espinarrek eta Etxanizek goxokoa

Miriam Arrillaga. JUANAN RUIZ / FOKU.
2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Azken txanpan da Emakume Master Cupen Lau eta Erdiko Txapelketa. Jada zehaztuta dago zer lau pilotari ariko diren hilaren 15ean, Barakaldon (Bizkaia), pilota mistoko eta goxoko finaletan. Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte ariko dira pilota mistoko lehen txapela irabazteko lehian. Leire Garai (18-5) eta Laia Salsamendi (18-13) kanporatu zituzten igandean, Galdakaon (Bizkaia), hurrenez hurren. Pilota goxokoan, berriz, Patri Espinarrek eta Leire Etxanizek neurtuko dituzte indarrak. Olatz Arrizabalaga (18-7) eta Iera Agirre (18-2) utzi zituzten bidean. Promozio mailan, berriz, Amaia Jakak jantzi zuen txapela, finalean Ainhoa Ruiz de Infanteri 22-8 irabazita.

Bestalde, Binakako Txapelketan, Jaka-Zabaletak eta Artola-Imazek bakarrik irabazi dituzte orain arte jokatutako bi neurketak. Garaipen bana dute Ezkurdia-Martijak, Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.ak —atzelaria osatu egin da—, Olaizola II.a-Urrutikoetxeak eta Irribarria-Rezustak, eta batere ez Laso-Albisuk eta Altuna III.a-Galarzak. Ostiralean, larunbatean —bi partida— eta igandean jokatuko dute hirugarren jardunaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.