Naparra zenaren bilaketa, Paueko jendarmeen esku

Eneko Etxeberria, urrian. J.C. RUIZ / ARP.
2016ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
PARIS. Eguna jartzea baino ez da falta Jose Miguel Etxeberria Naparra zenaren gorpuaren bilaketa lanei ekiteko —1980ko ekainean ikusi zuten azkenengoz—. Eskumenei buruzko eztabaida baten ondoren, Mont-de-Marsango (Frantzia) instrukzio epaile Solenne Motylen esku geratu da Komando Autonomi Antikapitalistetako kide zena gorpuaren bilaketa. Espainiako zerbitzu sekretuetan aritutako batek eman zuen informazioaren arabera, Mont-de-Marsan inguruan dago lurperatua Naparraren gorpua. Paueko Jendarmeriako talde bat izendatu du hango epaileak bilaketa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.