Bi lagun atxilotu dituzte, biktimak umiliatzea egotzita

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
LEGUTIO-BILBO. Guardia Zibilak bi lagun atxilotu zituen atzo, ETAren biktimak umiliatu dituztelakoan. Atxilotuetako bat Bilbon atzeman zuten, eta Legution (Araba) bestea. Azken herri horretan ETAk hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko oroigarri bat suntsitzea leporatu diete atxilotutako biei. 2017ko otsailetik Piñuelen omenezko oroigarria «sistematikoki suntsitu» dutela uste du Guardia Zibilak.

ETAk Guardia Zibilaren Legutioko kuartelaren ondoan jarri zuen bonba-auto batek hil zuen Piñuel, 2008ko maiatzaren 14an. Bonbak kuartela suntsitu zuen, eta ez da besterik eraiki. Kuartela zegoen tokian jarri dituzte Piñuelen omenezko oroigarriak.

Polizia operazioa Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak egin du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegi Nagusiak koordinatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.