Emakundek eta Arartekoak ordezkaritza bidaliko dute gaur alarde parekidera

Alarde parekidea San Joan plazan; atzean, udaletxea. JON URBE / FOKU.
2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
IRUN. Gaur izango da Irungo festetako ekitaldi nagusia, alardea. Usadioa izaten da agintariek goizean harrera egitea desfileari udaletxeko balkoian, baina alarde parekideko kideek ez dute han inoiz ikusi Jose Antonio Santano alkatea; andreak baztertzen dituen desfileari bakarrik egiten dio oles. Aurten zer egingo duen ez dago argi. Alarde parekideko kideek baieztatu dute, urteroko gisan, Emakundek eta EAEko Arartekoak bidalitako ordezkaritzak egongo direla, eta Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxasok ere adierazi diela joango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.