777 enplegu bazterketan daudenentzat

2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Joan den urtean 1.204 enplegu sortu zituzten Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Elkartean dauden 42 konpainiek. Horietatik 777 dagozkie gizarte bazterketan edo haren arriskuan zeuden lagunei. Inoizko kopururik handiena da. Laneratzeko enpresak irabazi asmorik gabekoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea dute helburu, gizartean eta lan munduan txerta daitezen.

Gizateak 2018. urteari dagokion balantzea aurkeztu zuen atzo, Bilbon. Hor nabarmendu zutenez, laneratzeko enpresetan ibilbidea amaitu zuten langileen %66k enplegua lortu dute enpresa arrunt batean. Datu horrek erakusten du laneratzeko enpresen eraginkortasuna, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera. Laguntza publikoa jasotzen dute enpresa horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.