Auto salmentak iazkoaren pare, urrian

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Urrian 4.257 auto matrikulatu ziren Hego Euskal Herrian, iaz baino hamalau gehiago (+%0,3). Datuak ez du esan nahi merkatua biziberritu denik, baizik eta iazko urria txarra izan zela saltzaileentzat, salmentak udarara aurreratu zirelako, WTLP araudi berria indarrean jarri aurretik.

Urteko lehen hamar hilabeteetan 42.647 auto berri saldu dira Hegoaldean, iaz baino 3.732 gutxiago (-%8). Horietatik ia bi heren izan dira gasolina motordunak. Diesel motorren kuota beste koska bat jaitsi da, %23,7ra arte. Gora doa, berriz, motor alternatiboen merkatu kuota (%10,8). Azken horien artean gehienak auto hibridoak dira (merkatuaren %7,8). Auto elektriko hutsen salmenta %60 handitu da azken urtean, baina oraindik %1,1ko kuota baizik ez dute.

Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Frantzian urrian gora egin du matrikulazioak (+%8,7), eta iazkoaren pare dago 2019 osoan (-%0,3).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.