Berrikuntzarako zentroa ireki dute Bilboko Portuan

Zentroaren aurkezpena, atzo. A.L. / FOKU.
2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SANTURTZI. Berrikuntza eta ikerketara bideratuko den zentro berri bat zabaldu dute Bilboko Portuan: Bilbao Port Lab. 200 metro koadroko eremu batean enpresak, ekintzaileak, doktoretza ikasleak eta ikerlariak hartuko ditu. Enpresek 4.0 portuen eredua sustatzeko dituzten beharretara bideratuko da zentroa, eta portuaren garapenerako interes berezia duten proiektuak sustatuko dituzte. Bilbao Port Lab ekintzailetza eta berrikuntzako ikasketa programa batekin osatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!