Independenteei porrota iragarri diete Quebecen

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
MONTREAL. Quebecen atzo egindako hauteskundeen emaitzak jakinaraziko dituzte gaur, eta, inkestek aurreikusi zutena betetzen bada behintzat, alderdi independentistek porrot historikoa jasoko dute. Parti Quebecoisek botoen %25,3 lortu zituen duela lau urte, eta atzoko bozetan botoen %19 jasotzea aurreikusten zioten inkestek. Avenir du Quebec koalizio eskuindarrak irabaz dezake lehen aldiz, baita gehiengo absolutua eskuratu ere, egun boterean dagoen alderdi liberalari agintea kenduz. Quebeceko Alderdi Liberalari botoen %30 eman diete inkestek. Quebec Solidaire sozialistari, aldiz, %17. Independentzia babesten duen alderdia bada ere, gizarte gaietan jarri du arreta ezkerreko alderdi honek.

Kanpainatik at geratu da independentziaren inguruko eztabaida, eta alderdi independentistek, irabaztekotan ere erreferenduma egitea baztertu dute. Bi galdeketa egin ditu Quebecek: 1980an eta 1995ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.