Legebiltzarrak, babesa Kolonbiako Egiaren Batzordeari

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrean sortutako Kolonbiako Bake prozesua Babesteko Taldeartekoak babesa agertu zion atzo Kolonbiako Egiaren Batzordeari eta hark «azken hilabeteen aurrean egiten duen lanari». Ildo horretan, «bake prozesua bermatzen duten Kolonbiako eta nazioarteko erakunde guztiei» eskatu zioten «beharrezko baliabide guztiak» jartzeko batzordearen lana nahiz «konpromisoa hartu duten pertsonen segurtasuna» bermatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu zion «eutsi diezaiola Kolonbiako bake prozesuarekin duen konpromisoari».

Carlos Martin Beristain batzordeko kidearekin bildu zen taldeartekoa, eta bilera horretan onartu zuten babesa emateko adierazpena.

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailea erakundeak eta Kolonbiako Gobernuak 2016an sinatutako bake akordioaren ondotik eratu zuten Egiaren Batzordea, gatazka armatuaren garaian gertatutakoa argitzeko, biktimen aitortza egiteko, eta bizikidetza sustatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.