64 dira tornadoek AEBetan hildakoak

2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Tornado olde batek AEBetako Kentucky estatua gogor jo zuen joan den larunbat goizaldean, eta horren ondorioz hildakoak 64 dira jada. Andy Besehar estatuko gobernadoreak eman zuen zenbakia, atzo, eta adierazi «ziurrenik» gehiago izango direla zendutakoak.

Izan ere, ehun baino gehiago dira tornadoek txikitutako milaka eraikinen hondakinetan desagertuta dauden pertsonak. Horiek bilatzeko ahaleginean ari dira erreskate taldeak.AEBetan eguraldiarekin lotutako tragedia handienetako bat izan da. «Suntsipen hau ezin da konparatu nire bizitzan ikusi dudan beste ezerekin», nabarmendu zuen atzo gobernadoreak. Bere bidean harrapatutako guztia txikitu zuen tornado oldeak.

Joe Biden AEBetako presidenteak desastre federala izendatu du gertatutakoa, eta horrek esan nahi du kaltetuek laguntza gehiagarria jaso ahal izango dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.