Giza eskubideen ekintzaile bat hil dute Guatemalan

2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun
GUATEMALAKO HIRIA. Juana Ramirez Santiago Guatemalako giza eskubideen ekintzaile indigena hil dute tiroz, Quiche departamentuko Xolanay Nebaj udalerrian. Ramirezek 54 urte zituen, eta jakinarazi dute joan den ostiralean hil zutela. Erreferentea zen emakumeen eskubideen aldeko borrokan; Emakume Ixilen sarearen sortzailea zen, eta, era berean, emagina zen. Aurten, giza eskubideen 21 ekintzaile hil dituzte Guatemalan.

Quiche departamentuan 1982 eta 1983 urteetan, Jose Efrain Rios Montten diktaduraren garaian, 1.171 indigena ixil hil zituzten eskualdeko 50 herrixkatan. Atzo, Guatemala auzitegiak aho batez onartu zuen gertatutakoa genozidioa eta gizateriaren kontrako delitua izan zela. Hala ere, epaileek absolbitu egin dute Jose Mauricio Rodriguez Sanchez Inteligentzia buru ohia, argudiatuz ez dagoela haren erantzukizuna frogatzerik. Biktimek gogor kritikatu dute erabakia.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.