Bidenek nahi du presidenteordea emakumea izatea

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Ameriketako Estatu Batuetako demokratek azaroko bozetan izango duten hautagaia aukeratzeko kanpaina betean daude. Joe Biden eta Bernie Sanders aurrez aurre izan ziren herenegun gauean CNN katean egindako eztabaidan. Barack Obamaren presidenteorde izandakoak bota zuen gaueko promesa: «Hitz ematen dut presidente banaiz emakume bat aukeratuko dudala presidenteorde izateko. Badaude bihar bertan presidente izateko prestatuta dauden hainbat emakume: bat aukeratuko dut presidenteorde izateko».

Koronabirusa zela-eta publikorik gabe egin zen telebista saioko aurkezleek gauza bera egingo ote duen galdetu zioten Sandersi. Hark horrela erantzun zien: «Litekeena, bai».

Sandersek beste auzi batera eraman nahi izan zuen eztabaida. Koronabirusaren gaia ardatz hartuta, osasun sistema publikoa aldarrikatu zuen. AEBetan lagun 62 hil ditu birusak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.