Botere aldaketako prozedura hasi du Etxe Zuriak

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Joe Bidenek AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako bozak irabazi eta hiru astera, Donald Trump egungo presidenteak haren gobernuari ezarri zion blokeoa kendu zuen atzo, eta boterea eskualdatzea baimendu. Hala ere, oraindik ez du jendaurrean onartu Bidenen garaipena, eta hauteskunde iruzurraz hitz egiten jarraitzen du.

Onarpen horren ondoren iritsi zen GSA Zerbitzu Orokorren Administrazioaren egiaztagiria, eskualdatzea abian jartzeko beharrezko tramite bat, eta Bidenek adierazi zuen datozen egunetan hasiko direla Trumpen gobernuko langileekin bilerak egiten.

Trumpek txiokatu zuen iruzurraren gaineko bide judizialarekin jarraituko dutela. «Azkenaldiko gertakarien artean lege auziak eta bozetako emaitzen egiaztapenak egon dira. Gaur idazten dizut, adierazteko baliabide eta zerbitzu horiek zure esku daudela», idatzi zuen Emily Murphy GSAko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.