147 film emango dituzte Zinebin, iaz baino 24 gehiago

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
ZINEMA. Azaroaren 11tik 18ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 64. Zinemaldia, eta atzo aurkeztu zuten osorik: 47 herrialdetako (iaz baino sei gehiago) 147 filmek parte hartuko dute (iaz baino 24 gehiago). Antolatzaileek nabarmendu dute emakumeek zuzendu dituztela programaturiko filmen erdiak baino gehiago.

Euskarazko hiru film labur emango dituzte jaialdian: Ainhoa Olasoren eta Enara Garciaren Hemen bizi da maitasuna, Josu Martinezen Hitzak, eta Marta Gomezen eta Paula Iglesiasen Hondarrak.

Behin zinemagilea izan nintzen. Orain soldadua naiz izeneko zikloaren bidez, Ukrainako hiru film labur eta hiru luze erakutsiko dituzte, Errusiak herrialdea inbaditu ondoren ekoitziak.

Ohorezko Mikeldi saria hauek jasoko dute: Agnieszka Holland zinemagile poloniarrak, «bere begirada konprometituagatik», eta Albert Serra katalanak, «irudi ahaztezinez betetako obra» sortzeagatik. Iñigo Salaberria zinemagile errenteriar hilberria omenduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.