Christo 'biltzailea' artista zendu da, 84 urterekin

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
ARTEA. Berlingo Reichstag, Parisko Pont Neuf, New Yorkeko Central Parkeko ateak... Eraikinak, eta baita uharteak ere, oihalez edo plastikoz biltzean zetzan Christo artistaren artea —izen osoz, Christo Vladimirov Javacheff—. Bulgarian jaio zen, 1935ean. Jeanne-Claude Denat de Guillebon emaztearekin aritu zen lanean, eta bien izenekin sinatzen zituzten obrak. Heriotzaren berri ematean, gertukoek nabarmendu dute Christok bizitza «muturreraino» bizi zuela: «Ez bakarrik ezinezkoa zirudiena irudikatuz, baizik eta hura egia bihurtuz». Haren arteak «jendea batzen» zuela ere gaineratu dute.

Hala gertatu zen 1995ean Berlinen, esaterako, Reichstag legebiltzarra bildu zuenean 100.000 metro koadro oihal sintetikorekin eta 15 kilometro sokarekin. Mundu osoan ibili zen Denat de Guillebonekin batera lanak sortzen; azkenetakoa 2016an Iseo aintziran (Italian) sortu zuen bisitarientzako pasabide flotagarria izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.