Londresek 50 milioi euro Parisi, muga zaintzeko

2018ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
LONDRES. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak 35. Anglo-Frantziar Goi Bilera egin zuten atzo, Ingalaterrako Sandhurst base militarrean. Hainbat arlotan egindako akordioen berri eman zuten; horietan nagusia, immigraziokoa. Erresuma Batuak 50 milioi euro emango dizkio Frantziari, Calaisen eta Mantxako kanaleko beste toki batzuetan zaintza gogortu dezan. «Erresuma Batuaren segurtasunaren onerako da», Mayren arabera. Arlo militarrean, 2020rako 10.000 soldaduko indar bateratu bat sortu nahi dute, eta Erresuma Batuak konpromisoa hartu du Frantziari laguntza handitzeko Malin duen misio militarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.