'Brexit'-aren negoziazioak luzatzea proposatu du EBk

Johnsonen erantzunaren zain dago Brusela; funtsezko arloetan aurrerapenik ez egitea leporatu dio Londresi

jokin sagarzazu
2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun

BRUSELA. Europako Batasuneko (EB) agintariek «mugitzeko» eskatu diote Erresuma Batuari, brexit-aren osteko etorkizuneko harremanari buruzko akordioa posible egiteko. Salatu dute Boris Johnsonen gobernuaren jarrera itxia adostasuna oztopatzen ari dela. Dena den, elkarrizketekin jarraitzeko agindua eman diote Michel Barnier EBko negoziatzaileari.

Akordioa egiteko, atzora arteko epea jarria zuen Johnsonek. Azken eguneko bilerek ez dute fruiturik eman, eta ikusteko dago agintari britainiarrak zer proposatzen duen. Atzo kaleratutako oharrean, EBko estatuburuek azpimarratu zuten funtsezko arloetan aurrerapenik ez duela egin Londresek; hala nola enpresa britainiarren eta europarren arteko bidezko lehia ziurtatzeko bermeetan, etorkizuneko akordioaren gobernantzan eta arrantzan. Europako erakundeei eta gai horretan interesak izan ditzaketen enpresei ohartarazi diete adostasunik gabe amai daitezkeela negoziazioak, eta Europako Batzordeari eskatu diote «Batasunaren interesera mugatutako aldebakarreko kontingentzia neurriak» hartzeko aukera aintzat hartzeko. Dena den, berretsi dute haien asmoa akordioa egitea dela.

Brexit-a 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta akordioa azaroa eta abendua bitartean egin beharko lukete, aurreikusita dagoena bezala, Erresuma Batuko Parlamentuak bere oniritzia eman dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.