Marica Campo, 2018ko Letren Andrea izendatuta

Marica Campo idazlea omenduko du bihar A Sega elkarteak. BERRIA.
2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
LITERATURA. Marica Campo idazlea (Val do Mao, Galizia, 1948) omenduko dute bihar, Letretako emakume galegoen egunean. A Sega kritika literarioaren elkarteak antolatzen du egitaraua, «urteetan ezkutuan egondako emakume idazleei» omenaldia egiteko. Aurten Campori egingo diote aitortza, «kulturari, eta batik bat literaturari egindako ekarpenagatik». Hala, 2018ko Letren Andrea izendatu dute. Campok teologia eta irakaskuntza ikasketak egin zituen, eta irakasle aritu da. Gaztetatik idatzi du poesia, baina 1992an argitaratu zuen lehen liburua: Tras as portas do rostro. Poesiaz gain, antzerkia eta narrazioak ere idatzi izan ditu, hala nola Confusión de María Balteira obra (2006) eta Memoria para Xoana eleberria (2002). Aurrez ere egin diote gorazarre: Fiz Vergara Vilariño poesia saria jaso zuen 2001ean, eta 2007an Xermoloseko kultur elkarteak Ohorezko Chairego izendatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.