Hamalau puntista ariko dira banakakoan, ostiraletik urtarrilaren 7ra, Berriatuan

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
ZESTA PUNTA. Puntistarik onenek parte hartuko dute Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Banakako Txapelketan. Berriatuan (Bizkaia) jokatuko da osorik, ostiraletik urtarrilaren 7ra. Hamalau puntista ariko dira; horietatik zortzik bi kanporaketa jokatuko dituzte: Zabalak, Basquek, Goixerrik, Antxonek, Jon eta Patxi Tanburindegik, Kosmek eta Ladutxek. Sailkatzen diren biak final-laurdenetan ariko dira Arbe, Erkiaga, Olharan, Lopez, Barandika eta Aimarrekin. Finalerdiak abenduaren 23an eta 30ean izango dira, eta finala, berriz, urtarrilaren 7an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.