Gaur hasiko da Locarnoko 75. Zinemaldia

Locarnoko Piazza Grande plazan aulkiak prest emanaldirako. URS FLUEELER / EFE.
2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
ZINEMA. Pandemiak azken bi urteetan jarritako oztopoak atzean utzita, gaur abiatuko dute Locarnoko 75. Zinemaldia (Suitza). Ohiko formatuan egingo dute jaialdia; izan ere, bertan behera utzi zuten lehiaketa 2020an, eta edukiera murriztuta egin zuten iaz. Jaialdia ezaguna da, batik bat, herriko plazan egiten diren aire zabaleko emanaldiengatik. Sail Ofizialari dagokionez, mundu osoko zinemagileen hamazazpi film lehiatuko dira guztira. Edonola ere, eta lehiaz gaindi, antolatzaileek Latinoamerikako eta Karibeko zinema sustatuko dute, atal propio batekin. Zinemaldiak Costa Gavras greziar jatorriko frantses zinemagilea eta Matt Dillon aktore estatubatuarra ere omenduko ditu, beren ibilbideagatik. Urrezko Lehoinabarra saria jasoko du, halaber, Kelly Reichardt gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak; AEBetako zinema independetearen ordezkaririk ezagunenetako bat da gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.