Alan Parker zinema zuzendari ingelesa hil da, 76 urterekin

Alan Parker zinemagilea, artxiboko irudi batean. STEPHANIE LECOCQ / EFE.
2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
ZINEMA. Familia apal batean jaio zen Alan Parker (Londres, 1944). 1960ko hamarkadan, publizitate agentzientzat hasi zen lanean, erredaktore. Zinemagintzan, berriz, 1970ko urteetan egin zituen lehen urratsak, David Puttnam ekoizlea ezagutu ondotik. Melody (1971) filmeko gidoilarietako bat izan zen. Zuzendari gisa, baina, BugsyMalone (1976) izan zuen lehen lan luzea, zeinarekin bost Bafta sari irabazi zituen. Haren ondotik, bere lanik esanguratsuenetako bat ondu zuen: Midnight Express (1978), bi Oscar sari irabazi zituena, besteak beste. Beste horrenbeste sari eraman zituen Fama (1980) lanari esker, eta Bird-ekin (1984), berriz, Cannesko jaialdiko Epaimahaiaren Saria Berezia eskuratu zuen. Tartean, Pink Floyd, The Wall (1982) ondu zuen, Roger Watersen gidoiarekin. Mississippi Burning (1988) izan zuen hamarkada horretako azken film arrakastatsua, eta lan hartan bezala, arrazakeria hizpide zuen zuen beste film batekin hasi zuen 1990eko hamarkadako produkzioa, Come See the Paradise (1990) izenekoarekin. The Commitments (1991), The Road to Wellville (1994 ), Evita (1996), Angela's Ashes (1999 ) eta The Life of David Gale (2003) izan zituen hurrengo lanak. Bere ibilbidean hainbatetan jaso zuen aitortza, eta haren lana goraipatu zuten zinemaren munduko hainbat profesionalek atzo, haren heriotzaren berri jakitean. 76 urte zituela hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.