Basurtuko bihotz kirurgia han geratzea babestu du auzitegiak

Gurutzetako ospitalera lekualdatzeko asmoa eteteko erabakia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Basurtu Bizirik langileen plataformaren protesta. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2023ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
BILBO. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eutsi egin dio Basurtuko ospitaleko (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) lekualdatzeko proiektua behin-behinean eteteko Arabako administrazio auzitegiak hartutako erabakiari, eta hala, atzera bota du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako apelazio helegitea. Hilabeteko epea zabaldu du erabakiaren aurkako kasazio errekurtsoa aurkezteko.

Arabako administrazio auzitegiak azaroan ebatzi zuenez, bihotz kirurgia Gurutzetako ospitalera lekualdatuz gero, ezingo litzateke zerbitzu bera espezialista berberekin berriro martxan jarri. Orain EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak dio zerbitzuaren lekualdatzeak «bizirauteko» aukera duten gaixo batzuengan «eragin kaltegarria» izan lezakeela; hortaz, epaia irmoa izan arte Basurtuko bihotz kirurgia zerbitzuak bere lekuan jarraitzea ebatzi du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean adierazi du EAEko Justizia Auzitegiaren ebazpenak ez duela berritasunik, ez duelako iritzirik ematen Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleen zerbitzuak bateratzeari buruz. «Oraindik gaiaren funtsari buruzko erabakia, alegia, Osakidetzak bere zerbitzuak antolatzeko duen gaitasunari buruzkoa eman behar duen auzi saioa egiteko dago».

Epaia ezagututa, EH Bildukesan du Jaurlaritzak amaitutzat eman beharko lukeela Basurtuko ospitaleko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara lekualdatzeko prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.