Erresuma Batuko diputatuek Mayri esan diote bere hitza bete behar duela

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko Komunen Ganberako diputatuek mezu garbia helarazi zioten atzo Theresa May lehen ministroari: bere hitza bete behar duela. Martxoaren 12 eta 14 arteko bozketei begira, Yvette Cooper diputatuaren zuzenketa onartu zuten, aldeko 502 botorekin, eta kontrako 20rekin; testuak dio gobernuak diputatuei ahalbidetu behar diela Europako Batasunetik ateratzeko eguna atzeratzeari buruzko bozketa bat egitea. Mayk herenegun adierazi zuenez, hori martxoaren 14an egingo dute, baina soilik aurretik haren akordioaren eta itunik gabeko testuinguruaren aurka bozkatzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.