Era guztietako bortxa matxista aitortzeko ituna onartu dute

Biktimen arta hobetzeko hirugarren akordioa egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek

Miren Elgarresta eta Beatriz Artolazabal, atzo, ituna aurkezten. IREKIA.
2022ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Emakundek sustatuta, indarkeria matxistaren biktima direnen arta hobetzeko akordioa onartu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusiek. Ituna 2001ean sinatu zen lehen aldiz, 2009an eguneratu zuten, eta, orain, hirugarrenez egin dute. Akordioan «aurrerapausoak» ematen dira biktimei «arreta integralagoa» eta «pertsonalizatuagoa» emateko, bai eta biktimak «berriz biktimizatzea» eragozteko ere. Berrikuntza nagusia zera da: era guztietako indarkeria matxista aitortzen dela, eta emakumeak, seme-alabak eta inguruko beste pertsona batzuk biktimatzat jotzen direla. Indarkeria matxistako kasuak goiz hauteman ahal izateko, berriz, erakundeen «proaktibitatea» sustatuko dutela jaso dute.

Ituna datorren astean onartuko dute Gobernu Kontseiluan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.