Presoen aldeko suziriak bota dituzte kartzeletan

2020ko irailaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Larunbatean, 23:00etan, «elkartasun suziriak» jaurti zituzten euskal presoak dauden presondegi guztien aurrean, modu sinkronizatuan; Euskal Herrikoetan, Frantziako Estatukoetan eta Espainiako Estatukoetan.

Ekintzaile talde batek bota zituen, eta, ohar batean nabarmendu zutenez, guztiei elkartasuna helarazteko 58.694 kilometro egin zituzten, «senide eta lagunek asteburuero egin beharreko berberak». Salatu zuten «salbuespen politikek eta sakabanaketak presoen eskubideak urratzen» dituztela, eta COVID-19aren «aitzakiapean» hartutako neurriek presoen bizi baldintzak «are gehiago gogortu» dituztela. «Euskal preso politikoekiko elkartasunak ez du inoiz etenik izan, eta ez du izango».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.