Sustrai Erakuntza, AHTaz: «Salgairik ez du eramanen»

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Abiadura Handiko Trenari eta Nafarroako korridoreari buruzko txostena argitaratu du Sustrai Erakuntza fundazioak, eta horren ondorio nagusia da AHTak ez duela balio, bidaiariez gain, salgaiak ere garraiatzeko: «Azpiegitura berri honek ez du inongo zentzu logistikorik, eta ez dio hobekuntzarik ekarriko gaur egungo trenbide sareari. Egiaztatu dugu oso zaila dela abiadura handiko trenbideetan salgai kopuru esanguratsu bat garraiatu ahal izatea».

Teknikoki, «oztopo handiak» antzeman ditu Sustrai Erakuntzak, besteak beste, salgaiak garraiatzeko trenak mantsoago dabiltzalako, eta pisuagoak direlako: «Bazterbide ugari eraiki beharko lirateke, salgai trenek bidea eman diezaieten bidaiarientzako trenei; errailak egoera onean mantentzea ere zailagoa izanen litzateke; eta azkenik, salgaien tren bat eta ohiko AHT bat gurutzatuz gero, arazoak sortuko lirateke».

CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteak, Espainiako Logistika Zentroak eta Nafarroako Kontuen Ganberak ere aukera hori baztertu dutela aipatzen da txostenean. Horregatik, Sustrai Erakuntzak administrazioei galdegin die AHTaren aukera baztertu eta «egungo trenbidea berritzeari» ekin diezaiotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.