Jatorri anitzetako biktimak Martin Ugalde foroan

2020ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Azken hamarkadetan Euskal Herrian indarkeria politikoa sufritutako askotariko biktimek parte hartuko dute, otsailaren 6an, Martin Ugalde foroan, Andoainen (Gipuzkoa): Maria Jauregik eta Naiara Zamarreñok —ETAk hil zituen bi horien aitak—, Eneko Etxeberriak —BVEk desagerrarazi zion anaia, eta ez da oraindik agertu—, eta Nagore Otegik —GALek hil zuen haren aita—. Martin Ugalde foroko antolatzaileen iritziz, izan ETArenak, BVErenak, GALenak… azken urteotan biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek, eta, «egoera politiko berrian, elkarbizitza josten segitze aldera», jatorri anitzetako lau biktima horiek elkartzearen alde egin dute. Enekoitz Esnaola BERRIA egunkariko kazetariak gidatuko du solasaldia (19:00).

Besteak beste, norbera plaza publikora ateratzearen zergatiaz eta horren garrantziaz ariko dira aipatutako lau hizlariak. Indarkeriari buruzko gogoeta egingo dute, eta biktima mota desberdinez, eta haien arteko harremanaz eta enpatiaz hausnartu. Azken asteotan behin baino gehiagotan agertu den gaia da biktimez egiten den «erabilera politikoa», eta hori ere izango dute mintzagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.