ELA sindikatuak bat egin du greba orokor feministarekin

ELAren esanetan, grebaren aldarri nagusiak zaintzaren ingurukoak dira, eta ELAk «hori bera» aldarrikatzen du

2023ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Iragan martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak iragarri zuen greba orokor feminista baterako prozesua abiatuko duela. Atzo, ELAko eta mugimendu feministako kideak batu ziren, eta sindikatuak jakinarazi zien bat egin dutela grebarekin.

Horretarako arrazoia ere eman du: «Greba feminista orokorraren aldarrikapen nagusia zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa bermatzea da, eta ELAk hori bera aldarrikatzen du».

Ohar bidez azaldu dutenez, gizartearen «behar nagusietakoak» dira osasuna eta zaintza. Zaintzari dagokionez, sindikatuaren esanetan, Hego Euskal Herriko instituzioek ez dituzte mendekotasunen bat dutenen beharrak asetzen. Gainera, haien esanetan, egoera okerrera egiten ari da: «Azken urteotako pribatizaziorako joerak zerbitzuen kalitatearen gainbehera ekarri du, baita langileen baldintzak makurtzea ere». Horregatik aldarria: «Ezinbestekoa da bizitzak sostengatzen dituzten zaintza lanei duten balioa ematea».

ELA bide horretan ari da lanean, haien esanetan: «ELAk grebak aktibatu ditu azken urteotan zaintzaren esparruan: zahar etxeetan, etxez etxeko laguntzan, esku hartze sozialean... Eta horretan jarraitzen du. 2023an, Euskal Herrian egin- dako greben bi herenetan emakumeak dira protagonista. ELAk horregatik ere bat egin du greba feminista orokorrarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.