Ligaxkako lehen postua eta azkena bakarrik daude argi

Lau bikotek badute oraindik aukera bigarren izateko, eta biren artean egongo da atarikorako azken tokia

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
PILOTA. Bi jardunaldi falta dira binakakoaren lehen ligaxka amaitzeko, eta lehen postua eta azkenekoa ez, beste guztiak daude dantzan. Ezusterik ezean, Jaka-Zabaleta izango dira lehenak, eta Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena azkenak —Victor ariko da laugarrenez jarraian, asteburu honetan—. Bigarren posturako, lau bikote daude lehian, baina Ezkurdia-Martijak eskurago dute, zortzi garaipen baitituzte: zazpi dituzte Altuna III.a-Galarzak eta Artola-Imazek, eta sei Laso-Albisuk. Azkenik, Irribarria-Rezustaren eta Olaizola II.a-Urrutikoetxearen artean egongo da atarikorako azken tokia. Bi bikoteek partida erabakigarria jokatuko dute igande honetan, Tolosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.