Sexu berekoen ezkontzen legea prest, Txekian

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
PRAGA. Estatu sozialista izandakoen artean, Txekiar Errepublika izan daiteke lehena sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatzen. Izan ere, 46 legebiltzarkidek horretarako lege proiektu bat aurkeztu dute, eta Andrej Babis lehen ministroaren gobernuak esana du, jada, babestu egingo duela.

2006az geroztik, sexu bereko bikoteek badute hala erregistratzeko eskubidea, baina orain ezkontzak legeztatzeko proiektu bati buruz eztabaidatuko dute parlamentuan. Eta hori aurrera atera ahal izateko, nahikoa izango da ganberan gehiengo sinplea lortzea. Dena den, ez dago argi noiz eztabaidatuko eta bozkatuko duten. Babis hilaren hasieran izendatu zuten, berriro, lehen ministro, eta oraindik ez du lortu bere aldeko gehiengo osorik edukitzea.

Joan den maiatzean egindako inkesta baten arabera, herritarren erdiak babesten dituzte sexu berekoen arteko ezkontzak. %74 orain arteko araudia mantentzearen alde daude. Polonian eta Eslovakian ez bezala, talde erlijiosoek ez dute indar handirik Txekian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.