Pablo Gonzalez beste espetxe batera eroan dute

2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
VARSOVIA. Lehen aldiz, konfiantzazko abokatu poloniar bat du Pablo Gonzalez kazetariaren defentsak. Auzia ere tokiz aldatu dezaketela jakinarazi dute. Espainiako Público egunkariak haren sendiaren bitartez baieztatu duenez, Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batean da Gonzalez. Otsailaren 28an Ukrainako mugan atxilotu zutenetik Rzeszowko espetxean izan dute preso, Poloniako hiriburutik 400 kilometrora. Gutxienez, maiatzaren 29ra arte izango da behin-behineko espetxealdian.

Familiak begi onez hartu du espetxe aldaketa, hiriburutik gertuago egoteak haren defentsa erraztuko duelako. Gainera, orain arte ez bezala, bere konfiantzazko abokatu poloniar bat du Gonzalezek. Gonzalo Boye da haren abokatua, baina aurrerantzean beste abokatu poloniar bat ere izango du. Ukrainako gerraren berri ematen ari zela atxilotu zuten Gonzalez. Errusiaren aldeko espioitza lanak egitea leporatzen diote Polonian, eta hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete horregatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.